XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Umearen laguntza-eskariak naturaz gurasoen biotzak kilikatzen dituanez, eskua luzatu bezaite, izkutuki barrukoenak baidakizkite.

Lanketa onen eginbearra, Jainkoarekin batera asiera eman ziotenengan dator.

Bere itxurazko mardultasunera iritxi baiño lenago baztertzea, Jainkoa baztertzea litzake.

Aurrak, amaren sabelean gorpuzki dan ezkeroztik azi ta edukatzeko eskubide osoak dakarzki.

Edukazioaren laguntzarekin Jainkoarengana bagoaz, lenik kristau ikasbidea jakitea dagokigu, ezjakiñean aberas baigera.

Ondorioz bezela, semeen eskubideak eraginda, gurasoen betebear astunera goaz.

B.- Edukazioaren iraunaldia.

Generalki, gorputz-animen sendotasuna artzen igaro oi dan garaia osta-osta.

Azi-aroko larrialdiak otxandu arteraiño!

Aurtzaroa dugu erabaki ordua.

Sikologoen iritzian, umeak nabaitzen omen ditu alako joeratxo batzuk, onera zuzendu bear diranak, okerrerako ere baidute erakarpena.

Gurasoak, biotz ain xamur, ta biguiñetan, erakuspide xuxen, iraunkorrak txertatu bear dituzte.

Beren egite ta esanetan arretarik ez dutela jartzen?

Ez uste egiñala oiek alperrikakoak izan diranik, umeen buru zoroan esamesak prest antolatzen baidira.

Urteetan aurrera dijoaztenean, iru, lau, bost eta begiak areago ikusten dutenian, errex erantsi lezaizkioke edozein dotrin, aurkezten zaiona gogoz onartzen baidu.

Mutil koxkortu danekoxe, amaren magala sarritzetik utzi du.

Berekoi biurtu da.

Gazte itxurakin, gaztedi atea igarorik, aurrera itxu-itxuan dijoa.

Zenbat alperrikako oztopo, oiñak nun botatzen ditun ezbadaki!

Alai bezin laiste, itun!

Mundu berriak ezagutu guraren egarri da.

Nork asetu? Gurasoen eginbearra oraintxe dago bete-betean.